Metroaren erabilerak gora egin du 2014an

uriola.eus 2015ko urt. 9a, 08:30

Bilboko Metroak positiboan itxi du 2014an, metropoliko trenaren erabileraren joera aldaketa adieraziz. 2014ko azkeneko lau hilabeteak onak izan dira, eta 2013an baino 264.143 bidaia gehiago zenbatuz itxi du urtea. Gaboneko zerbitzu bereziak 139.260 pertsonek erabili dituzte, 2013an baino %14 gehiagok.

Metroak 87.397.177 balioztapenekin itxi du 2014a, 2013an baino % 0,30 gehiagorekin, alegia (264.143 bidaia gehiago). Datuak adierazten du 2012tik izaten ari zen joera negatiboa aldatzen ari dela. Izan ere, 2011ren aldean 2012an balantzea negatiboa izan zen, %2,23 jaitsi baitziren bidaiak (2011n baino 2.001.311 bidaia gutxiago 2012an).

2013an ere, hainbeste ez bada ere, behera egin zen 2012ren aldean (-%0,55 balioztapen, 482.053 bidaia gutxiago).

2014an positiboan itxi da, irailetik urte amaierara arte, azkeneko lauhilekoko bidaiarien kopurua goraka joan da, hilez hil, 2013ko hilekin alderatuta. Zehazkiago, 2014ko azkeneko lau hilabeteek, oro har, 2013ko epe horretan baino % 3,25 bidaiari gehiago izan dira.  

Datu on horrek enpresak 2014an hartutako neurriak balioesten ditu, besteak beste, eguerdiko puntako orduetako trenen maiztasunak areagotzea eta zerbitzu bereziak eskaintzea mugikortasun-beharrek eskatu duten guztietan.

2014ko beste datu esanguratsu batzuk

• Urteko geltokirik erabiliena Indautxu izan da, 6.160.453 bezerorekin,. Atzetik, gertu, Moyua izan du 6.153.602 bidaiarekin.

• Urrian izan dira bidaiari gehien, 8.216.513.

• Gehien erabilitako tartea Santutxu-Abando izan da 713.462 joan-etorrirekin. Ondoren Santutxu-Zazpi Kaleak, 646.724rekin.  

• Ordu-tarterik jendetsuenei dagokienez, azpimarratuko dugu bidaia kopuru handiena eguerdiko puntako orduan,14.00 - 15. 00 artean, eta goizeko puntako orduan, 8:30 - 9:30 artean, egiten dela.

• Txartelen erabilerari dagokionez, Creditrans izan da erabiliena berriro, 46.506.742  balioztapenekin, guztien %53.

• Uztailaren 21ean hasi zen Gaztetrans txartel berriak 217.827 balioztapen erregistratu ditu.

• Urtea beste errekor historiko batekin itxi zen, abenduaren 22an, San Tomas azokaren ospakizun-egunean, datuen behin betiko kontaketak 386.225 bidaia emanda.

Gabonetako zerbitzu bereziak

Hiriarteko trenak Gabonetan antolatutako zerbitzu bereziak 139.268 pertsonek erabili dituzte; aurreko urtean baino jende gehiago ibili da guzti-guztietan.


 

Bezeroen balioespena

Bezeroek ere balioespen positiboa egin dute metroaz, oso garraio publiko on iritzita, 10etik 8,16ko puntuazioaz. Aurreko bi urteetako joera aldatu da, batez bestekoan 10etik 8tik gorako nota berreskuratuz.