Gazte Bio partzuergotutako garraio-titulua da, Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonei zuzendutakoa, eta Barik txartel pertsonalizatu (argazkidun) baten gainean birkargatzen da.
Hilean 29 euro ordainduta, Gazte Bio txartelak nahi beste bidaia egiteko aukera ematen du erosketa-egunaren ondoko 30 egunetan, eta Bilbobuseko nahiz Artxandako Funikularreko edozein ibilbide eta norabidetan erabil daiteke.
Gazte Bio Bilbobuseko txarteldegietan, Artxandako Funikularreko geltokietan eta baimendutako tabako-denda, kiosko eta merkataritza-lokal guztietan birkarga daiteke. Kategoria orokorreko eta bereziko familia ugarien kasuan, hilabeteroko kostua 23,20 eurokoa izango da FN20ren kasuan eta 14,50 €koa FN50en kasuan.