Gaur, urtarrilak 12, hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Fontecha y Dalazar kaleko 9. zenbakiaren parean eta Kastaños kaleko 30 eta 34 zenbakien artean.
Lanak faseka egingo dira eta okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dira aldez aurretik. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Elektrizitatearen kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da kalea.
Espazio publikoaren okupazioa TAOko 12. gunean
Gaur, astelehena, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Urazurrutia kaian, Kontzezio zeharkalean eta Goiko Torre kalean. Okuopatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
TAOko kaleko markak margotzeko okupatuko da esparru publikoa. TAOko zerbitzu berri hau 2015eko urtarrilean da abian jartzekoa.
Esparru publikoaren okupazioa Gimnasio kalean
Gaurtik hasita eta bi astez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Gimnasio kalean, 3. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Espaloietan ateraguneak eta pasabide beheratu bat egiteko okupatuko da esparru publikoa.