Hauxe da gure txistulariek, neguko zikloaren barruan, martxoaren 30a arte programatu dituzten sei kontzertu berezietako lehena. Emanaldi guztiak doakoak dira.
Programa
1. Ezti gozoa / Ibai ona (Zortziko /Fandango). Joaquin Iruretagoyena
2. Bizkaitik Bizkaira (Obertura). Resurreccion Mª de Azkue
3. Txorinoa nora hoa?. Jose Mª Gz. Bastida
4. Amona zaharraren dantza. Manuel Fernandez Mold: J. I. Ansorena
5. Alborada (Suite). Jesus Guridi
6. Andante. M. Landaluce
7. Mendiko haizeak. Jose de Olaizola
8. Minueto. Raimundo Sarriegi
9. Ibaibieta. Felix Ascasso
Bilboko Txistulari Bandaren kontzertu gehiago
- Urtarrilak 28, asteazkena, 20:00 (A1 Aretoa Euskalduna Jauregia). Ikuskizuna Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari taldearekin.
Galdakaoko bizilagunen euskal kulturarako sentimenduaren baitatik sortua, Andra Mari Dantza taldeak, bere jaiotzatik dantza eta euskal dantzen ikasketa eta erakusketan konpromezu sendoa hartu izan du. Gaurko ikuskizuna da honen adibide bat. Euskal Herriko herri eta probintzia desberdinetako dantzen erakustaldi ederra. Tartean Soinu zaharrak, auritzeko ingurutxoa, Nafarroa eta Luzaideko dantzak eta baita Gipuzkoa eta Bizkaikoak ere. Bilboko Udal Txistularien doinuekin dantza eta txistu musika uztartuko dira. 1955etik gaur egundaino Andra Mari Dantza Taldeak Europako zein mundu guztiko beste hainbat aberrietara zabaldu izan du euskaldunon kultura tradizionala parte hartu duen Jaialdi Internazional guztietan. Sarrera doakoa edukiera bete arte.
- Otsailak 11, asteazkena, 20:00 (A3 Aretoa Euskalduna Jauregia). Kantaldia Bilboko Txistulari Bandarekin.
Emanaldi osatua izango da ikus-entzuleak kantatzen jarrita. Saio honen helburua ikusleak kontzertuan kantuz parte hartzea da. Horretarako Bilboko Udal Txistulariak musikari gonbidatuak izango dituzte eta ezagun zaizkigun abestiak elkarrekin abesteko aukera eskeiniko dute. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
- Otsailak 25, asteazkena, 20:00 (A3 Aretoa Euskalduna Jauregia). Bilboko Txistulari Bandaren kontzertua Iruñako Pablo Sarasate goi-mailako kontserbatorioko txistu ikasleekin.
Iruñako kontserbatorioarekin egindako hitzarmena medio, bertako ikasleak Bilboko Udal Txistulariekin arituko dira. Iruiñeako Goi Mailatik hautatutako 3 ikaslek Bilboko Udal Txistulariekin kontzertua prestatu eta elkarrekin arituko dira. Emanaldi hau BilbaoMusika eta Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorioaren arteko hitzarmenaren ondorioa da. Txistuko gradu ertain eta goreneko ikaslerik onenek doinu tradizionalak eta ganbera-musika uztartuko dituen programa batean parte hartzeko aukera izango dute. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
- Martxoak 2, astelehena, 20:00 (A3 Aretoa Euskalduna Jauregia): Bilboko Txistulari Bandak errepertorio klasikoa eskeiniko du. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
- Martxoak 30, astelehena (A3 Aretoa Euskalduna Jauregia) 'Norabide guztiak'. Bilboko Udaleko Txistulari Banda eta Joserra Gutierrez musikaria.
'Norabide guztiak' ikuskizun berria, Joserra Gutierrez musikariak espreski egun honetarako konposatutako musika da. Pianoa, kontrabaxua eta abeslari baten laguntzaz txistu musikak har dezaken beste norabide bat proposatuko dute. “Antzinako zibilizazioetan ohikoa zen trena batekin – hiru zuloko txirula- informazioaren gizartera heldu gara. Komunikabide berriak abiatu ditugu, autopistak egin eta hesiak gainditu – eta sortu ere bai. Proiektu honekin oinarrizkora bueltatzea besterik ez dugu nahi. Zubiak zabaltzea eta geure tresnak erabilita komunikatzea. Gizadi osoarenak diren tresnak eta hemen geure egin ditugunak txistu moduan. Norabide guztiak posible dira, baldin eta bidearen hasieran eta amaieran elkarrekin topo egin nahi duten pertsonak badaude: txistulariak eta publikoa” Joserra Gutiérrez (Barakaldo, 1966). Sarrera doakoa edukiera bete arte.