Hainbat auzotan lan ezberdinak egingo direla iragarri du Udalak

uriola.eus 2015ko urt. 13a, 10:44

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, Errekakoetxe kalea ordu batzuetan trafikorako itxita egongo da. Bestalde, esparru publikoa okupatuko dute Rodrigez Arias kalean eta Atxurin; eta ur mozketa egongo da Quintana kalean. 

Gaur, urtarrilak 13, 09:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, trafikorako itxi eta aparkalekua okupatuko da Errekakoetxe kalean, Errekalde zumarkalearen eta Concha Jeneralaren kalearen artean.

Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta ordezko ibilbideak Errekalde Zumarkalea, Poza Lizentziatua eta Concha Jenerala izango dira. Aahal den guztietan, Errekakoetxe kaleko 4ko garajeko sarrera-irteerak Concha Jeneraletik egingo dira. Garabia bat desmuntatzeko egingo dira aldaketak.

Esparru publikoaren okupazioa Rodriges Arias kalean

Gaurtik urtarrilaren 16ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Rodrigez Arias kaleko 73. zenbakiaren parean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimendu egingo dute eta bidea etengabe libre egongo da oinezkoentzat.

Kutxatilak konpontzeko eta mantentze-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Galtzadaren okupazioa Atxurin

Gaur eta bihar, galtzada okupatuko da Atxuri kaleko 3. zenbakiaren eta Basobideko 9. zenbakiaren artean. Basobidetik Atxuri kalera irteteko, Enkarnazio plazatik jo beharko da, seinalisten laguntzarekin.

Fresatze eta asfaltatze-lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.

Ur mozketa Quintana kalean

Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua eten egingo dute Quintana kaleko 1. zenbakitik 10era. Udal sarean konponketa-lanak egiteko kenduko dute ura.