Antzinako Atxuri argazkietan

Erabiltzailearen aurpegia Atxurigorri 2015ko urt. 22a, 09:45

Gaur, urtarrilak 22, Atxurikogorri Auzo Elkarteak 'Antzineko argazki erakusketa' inauguratuko du, Enkarnazio plazatxoan dagoen Eliz Museoan. 17:00etan hasiko den ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Atxurigorri auzo elkarteak, Atxuriko hainbat lagunek, elkartek eta instituziok partekatutako argazkiei esker, atzera begirako ikuspegiak aurkezten digu. Bilduma honek gure auzoko memoria historikoa berreskuratzea du helburu, eta, nolabait, gure etorkizuna eraikitzeko lagungarri izatea ere bai. Inaugurazioa bera eta bi erakusketaren inguruan egongo diren ekimenak aurreratu nahi dizkizuegu:

 

Atxuriko antzinako argazkien erakusketa

Erakusketak bederatzi arlotan banatzen ditu argazkiak: Emakumeak, Garraioak, Guda, Jaiegunak eta gertaera bereziak, Hezkuntza, Uholdeak, Urbanismoa, Eraikin bereziak eta Auzokideak eguneroko bizitzan. Horiekin batera, bertoko bizilagunei egindako elkarrizketa sorta batek erakusketaren ibilbide fotografikoa osatzen du gaur eguneko ikuspegitik, eta, nolabait, etorkizuneko Atxuri antzemateko aukera ere ematen digu.

Lekua: Eliz Museoa, Enkarnazio plazatxoa, Atxuri

Ordutegia 10:30-13:30 / 16:00-19:00. Astelehenetan itxita

Erakusketa ibiltaria

Auzoko kaleak eta bazterrak hobeto ezagutzeko asmoz, eta, bide batez, auzoaren arlo sozial, ekonomiko eta kulturala zelan berpiztu dezakegun hausnartzeko, bertako lokalak, komertzio, taberna eta jatetxeak bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Erantsitako mapa honetan, erakusketa ibiltariko argazki zaharrak non dauden ikus ditzakezu.

Lokal horiei guztiei, erakusketetako argazkien bilduma osatzeko laguntzarengatik eta hau guztia finantzatzeko egutegia saltzeagatik, Atxurigorriren partetik, eskerrik asko!

 

Beste ekimen batzuk

- Eskola eta talde bisita gidatuak (info@atxurigorri.org kontaktatu)

- Erakusketa Ibiltariaren bisita gidatua urtarrilaren 23an, 18.00etan Santos Juanes Plazan

- Umeentzako tailerrak (argazkien “Collage”, Atxuriko argazkien ginkana, eta aintzinako jolasak) otsailaren 6an, arratsaldeko 17.00etan Enkarnazio Plazan.