Bilboko Udalak antolatzen duen Gabonetako Izotz Pista, aurten ere, hautazko aisi eta entretenimendurako gune erreferentea izan da bilbotarrentzat. Kasillako pabilioia izan da beste behin, ekimenaren antzezleku eta guztira, 31.802 pertsona jaso ditu, iaz baino 725 pertsona gehiago (31.077).
Izotz pistak, abenduaren 6an zabaldu zituen ateak eta urtarrilaren 11an zarratu. Salmentei dagokionez, 3.873 pertsonek (salmenten %12) internet bidez, www.disporteki.com/pistadehielo web gunearen bitartez eskuratu dituzte beraien sarrerak eta 27.929 pertsona aldiz (salmenten %88a) lehiatilara hurbildu dira sarrerak erostera.
700m2-ko azalerarekin gutxi gora behera, Kasillako izotz pista aisialdirako ezinbesteko eskaintza bihurtu da beste behin neguko oporraldian. Aipatzekoa da, aurten ere izotz pistako protagonista nagusietako bat, nagusi zein etxeko txikien gozamenerako jarritako txirrista izan dala.
Gauzak horrela, izotz pistak 350 irristailu erabilgarri eskaini ditu 25 zenbakitik 48 zenbakira arte eta, kasu guztietan, sarreraren prezioak patinen alokairua hartu du barne, baita hotzetik babesteko eskularruak ere. Nabarmentzekoa da, izotz pistak hastapen gune bat ere izan duela 80m2-takoa, pinguino euskarriekin.
Babesleak eta laguntzaileak
Izotz pistak Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko, Bilboko Udaleko eta BBK-ko babesa izan du. Bestalde, Ferroser, Guedan, Tecman, Disport Eki, Iberdrola, IDE, Grupo Volkswagen- DasWeltAuto, Bilbao Dendak, Onda Vasca, Deia, Ser, 40 principales, Telebilbao eta Radio Nervión laguntzaile gisa izan ditu.