Hainbat auzotan esparru publikoa okupatuko dela jakinarazi du Udalak

uriola.eus 2015ko urt. 14a, 09:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bi egunez trafikoa etengo da Montserrateko Andra Marin; ordu batzuez galtzadaren zati bat okupatuko da Leizaola Lehendakariaren kalean; eta bi astez, esparru publikoa okupatuko dute Kosme Etxebarrieta kalean.

Gaur eta bihar, urtarrilak 14 eta 15, trafikoa etengo da Montserrateko Andra Maria kalean, Irala kaletik hasita, hain zuzen ere.

Fresatze eta asfaltatze-lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.

Galtzada estutuko dute Leizaola Lehendakariaren kalean

Gaur goizean, 09:30etatik 15:30etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzadaren zati bat okupatuko da Leizaola Lehendakariaren kalean, 2. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Garabi mugikor batek teilatura materiala igotzeko okupatuko da kalea.

Esparru publikoaren okupazioa Kosme Etxebarrieta kalean

Gaur hasi eta aste biko aldian, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Kosme Etxebarrieta kalean, 1. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe. Okupatuko diren aparkalekuetam hesiak jarriko dira aurretiaz.

Espaloietan ateraguneak eta pasabide beheratu bat egiteko okupatuko da esparru publikoa.