Udalak zerbitzu bereziak ezarriko ditu Bilbobusen Athleticen partidua luzatzekotan

uriola.eus 2015eko urtarrilaren 14a

Bilboko Udalak  Bilbobuseko zenbait lineatan zerbitzu bereziak ezarriko ditu, Errege Kopa dela eta, Athletic eta Celta taldeek, San Mamesen gaur, urtarrilak 14, arratsaldeko 20:00etan jokatuko duten final zortzirenen bueltako partida luzatzekotan.

Gauzak honela, hitzordua luzatzekotan, 28. (Uribarri/Altamira), 38. (Otxarkoaga/ Basurtu-Termibus), 56. (Abusu/Jesusen Bihotza) eta 62. (San Mames/Arabella) lineek euren zerbitzuak luzatuko dituzte, bertaratzen direnen etxerako itzulbidea errazte aldera