6.000 euro poltsikoratu ditu Enrique Morenok eta horrezaz gain, bere lana Foto Nikon 2014 lehiaketako gainerako argazki sarituekin batera argitaratuko dute.
Iazko irailean Red Bull Cliff Diving txapelketan, Salbeko zubitik eginiko jauzietako batean ateratako zuri-beltzezko irudi ikusgarria da berea.
1.200 argazki aurkeztu dira zazpigarren Foto Nikon lehiaketara, 350 argazkilariren lanak.
Alex Garcia, Antonio Vazquez, Javier Ara, Begoña Rivas, Pere Ignasi Isern, Claudio Chaves, Bernardo Paz, Imma Mora, Joan Monfort, Carlos Ormazabal eta Jose Ramon de Campsek osatu du epaimahaia.
Enrique Moreno Esquibel
Argazkilari profesional independentea da 1993. urtetik, eta hainbat esparrutan egiten du lan: argitaletxeetako ekoizpenak, prentsa, erretratuak, moda, publizitatea…
Urteak dira argia eta mugimendua ikertzeko azterlanak egiten dituela, hainbat gairi buruz: dantza, museoak, hirietako paisaiak… eta hainbat erakusketetan islatu ditu gai horiek.
Moreno Esquibelek, gainera, prestakuntza eta ibilbide zabala du argazkigintzan, eta hainbat esparrutan hezurmamitu du jakintza hori: erretratua, prentsa, argazkigintza urbanoa, barneko paisaien arkitektura, tauromakia eta ikuskizunak. Ohiko kolaboratzailea da kultura-ekitaldi garrantzitsuetan, Arriaga Antzokiko, Balentziaga Museoko eta ABAOko ekitaldietan… eta, horrez gainera, hainbat argitaletxe, komunikabide eta argazki-agentziarentzat aritzen da lanean. Tokiko hainbat komunikabidetan argitaratu izan ditu bere lanak, bai bertakoetan bai nazioartekoetan: Woman, Casa & Campo, grupo Vocento, Times Sunday Magazine, Holandako Forum aldizkaria, etab.