Ura kenduko dute Prim kalean eta kalea tarteka itxita egongo da Mazarredon

uriola.eus 2015ko urt. 15a, 09:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, ura moztuko dute Aurrekoetxea-Prim plaza inguruan eta gau partean, kalea tarteko itxi egingo da Mazarredo zumarkalean.

Gaur, urtarrilak 15, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute aurrekoetxea kaleko 4 eta 6 zenbakietan; Prim kaleko 45. zenbakitik 49.era; Santa Monika kaleko 2tik 6ra; eta Begoñazpi kaleko 2tik 4ra.

Aurrekoetxea-Prim plaza berritzeko proiektuaren barruan, Udalaren sarean lotuneak egiteko kenduko da ura.

Kalea tarteka itxiko da Mazarredon

Gaur, 23:30etatik biharko 05:00etara bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Mazarredo zumarkalean, 8. zenbakiaren parean. Ibilgailuei txandaka utziko zaie pasatzen, seinalisten bidez. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Garabi mugikor batek teilatura materiala igotzeko okupatuko da kalea.