Amphitryonen dantza eta antzerkiko proposamenak eta kalitatezko performancea eskainiko dira, gaur egungo mintzairak eta formatuak lantzen, egun-egungo edukietan oinarritutako kodeaz, Euskal Herriko eta nazioarteko diziplina anitzeko sorkuntza garaikide ez-konbentzionalaren osasunaren erakusgarri.
Amphitryon proiektuaren bidez, bertako konpainia bakoitzak bere lana aurkeztuko du Alondegian, eta nazioarteko konpainia bati egingo dio gonbita, Alondegian esku hartzeko. Nazioarteko konpainiak, bestetik, aukera emango die bertako konpainiei, berak hautatutako esparruan aritzeko.
Dinamika hau oso egokia da prozesu artistikoak trukatzeko eta jarraipena izan dezaketen lanbide-harremanak ehuntzeko, eta bide ematen du artisten eta kultura-zentroen arteko trukea eta elkarrekiko ezagutzarako prozesuak abiarazteko. Amphitryonek hurbileko bitartekarien eta Europako proposamen artistiko paraleloen alde egiten du.
Programa abiarazteko, Helena Golab-en 'In between' lanaren estreinaldia egongo da urtarrilaren 17an, Jarduera Osagarrien Zentroan, 20:00etan; eta hilaren 18an, 19:00etan, 8-6 euroren truke.
'In between'. Helena Golab
Helena Golab-ek 'In between' lana jokatuko du lehen aldiz, erabakiak hartzeko unearen zailtasuna hizpide duen dantza/antzerki/musika/argiztapeneko ikuskizun performatiboa.
«Erabaki bat hartzeak uko bat onartzea ekartzen du berekin». Agertokian agertzen den talde artistikoak espazioa partekatzen du denbora errealean, ikuskizunaren dramaturgiari lotutako konfigurazio koreografikoak egiten baititu. Umorea eta, tartean, ezbaiaren malenkonia, aukerak, zalantzak eta ziurgabetasuna.
Helena Golab artista poloniarra Dantzan Bilaka Jaialdiko koordinatzailea da, Euskadiko eta Europa osoko koreografikoekin eta artistekin aritzen da elkarlanean, eta bere lanak hainbat tokitan izan dira ikusgai, besteak beste, Polonian, Frantzian, Venezuelan eta Espainian.