Miribilla, San Adrian, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan TAO-OTA martxan otsailaren 7tik aurrera

uriola.eus 2015ko urt. 15a, 10:12

Hilabete pasatxoan Ibaiondo barrutiko bost auzok (Miribilla, San Adrian, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala) sektore berde bakarra izango dute 2.843 TAO plazarekin.

TAOren 12. gune berria datorren astelehenean, otsailak 9, abiatuko da Miribilla, San Adrian, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan, barne hartzen dituen kaleak pintatu, seinaleak eta parkimetroak jarri ondoren Hala, hilabete eskasean, Ibaiondo barrutiko bost auzo hauek sektore berde bakar moduan funtzionatzen hasiko dira. Guztira, TAOk 2.843 aparkaleku barne hartuko ditu.

‘Ticket birtualaren’ ostean ‘Txartel Birtuala’ heldu da Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenantza (TAO) berria 2013ko azaroan indarrean sartuta, Bilboko Udalak TAOren "ticket birtuala" abian ipini zuen, online ordaintzeko aukera eskainita eta erabiltzaileen mugikortasuna sustatuta, eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko nahiz herritarrei tramite administratiboak egitea errazteko asmoz.

Une honetan, TAOren 12. gunea sortu den unearekin batera, Udalak "txartel birtualaren" ezarpena sustatzea ere erabaki du, paperezko bereizgarria ordeztuko duena. Txartel birtuala jasotzeak online bidezko erregistroa behar den bezala burutu dela esan nahi du, ibilgailuetan bereizgarririk ipini behar izan gabe. Dagoeneko 1.238 egoiliarrek lortu dute eskaria egiteko epea hasi denetik.

Hala, hemendik aurrera, egoiliarrentzako TAO Interneten bitartez eskatzeko eta baimena jasotzeko aukera egongo da, eguneko edozein ordutan eta inora jo behar izan gabe, hurrengo webgunean: www.bilbao.net. Bertan, hurrengo izendapena daukan atal espezifikoa ipini da Orri nagusiko Agendan: ‘Ibaiondo 12. TAO gune berria.

 

Egoiliarrek baimena on-line eskatzea

Eskatzaileek 5 pauso erraz egin behar izango dituzte eskaera erregistratuta eta zenbakia esleituta dakarren pdf dokumentua lortzeko, eta 24 orduko epean soilik baieztapena posta elektronikoz edo telefono mugikorreko sms mezuaren bidez jasoko dute. "Txartel birtuala" eskuratuta, eskatutako guneko egoiliar gisa kreditatuta egongo dira.

 

Herritarren eskaerari erantzuna

TAO 12 Gunea sortzeak Miribilla, San Adrian, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako elkarte eta bizilagunen artean zegoen eskaerari erantzuten dio, eragindako eremuan egindako udal azterketa batek berretsitakoa.

Gune berri hau abian jarri aurretik, Ibaiondoko Barrutiko Kontseiluko Osoko Bilkuran -alderdien eta auzoko-elkarteen kontrako botorik gabeeta Udalaren Osoko Bilkuran onartu zen.

TAOren 2.843 aparkaleku berriak sektore berdean hasiko dira funtzionatzen. Horri esker, egoiliarrek mugarik gabe aparkatu ahal izango dute eta bisitariek berriz, 5 orduz. TAOren ordutegia honako hau da: 09:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 20:00etara.

12. TAO Gune berrian Ibaiondoko Barrutiaren bost auzoak daude eta Zamakola kalearen hasieratik Askatasuna etorbidearekiko bidegurutzeraino luzatuko da. San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetan itsasadarretik hurbil dauden aldeak TAO sisteman sartuta zeuden lehendik eta orain arte bezala jarraituko dute, gune berrian sartu gabe.

Urteko lehenengo hiru hilabeteetan bizilagunek TAOren sisteman sartzeak eta “txartel birtuala” ezartzeak aparkalekuetan dakartzaten aldaketei egokitzeko aukera izango dute. Hori dela eta, txartelaren kostua 2015ean 33,83 eurokoa izango da, martxoaren 31ra arte eskatzen dutenentzat, hau da, hiru hilekoren kostua izango du. Gune berri hau ezartzeko aldia amaitu ondoren, urteko kuota (45,10 €) hiruhileko naturaletan hainbanatuko da, eskaeraren dataren arabera.

 

TAO txartela lortzeko betekizun orokorrak

1. Egoiliarra Bilbon erroldatuta egon behar da, eskaeran ipini duen etxebizitza berean.

2. Helbide hori erroldan eta IFZn edo AIZn, Indarreko Gidabaimenean eta ibilgailuaren Zirkulazio Baimenean agertzen denarekin bat etorri behar da.

3. Titularraren ibilgailua automobila izango da eta Bilboko Ibilgailuen gaineko Zerga ordainduta eduki behar du. Hala, ezin du trafikoaraudiaren edo Bilboko Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenantzaren (TAO) Ordenantzaren aurkako arau-hausteengatik ordaindu gabeko isunik eduki.

4. Baimen-eskaeraren helburua den ibilgailuak Egoiliarren Udal Aparkalekuetan ez du leku bat esleituta eduki behar.

5. Egoiliar bakoitzeko txartela bakarra emango da (etxebizitza bakoitzeko 2 gehienez).

 

TAO txartela lortzeko betekizun espezifikoak

1. Egoiliarraren bigarren ibilgailu baterako txartel/baimena eman daiteke bigarren hori ezkontideak, behar den bezala erregistratutako izatezko bikoteak, edo seme-alaba batek erabiltzen badu eta bizitoki bera baldin badute. Gainera, (beste txartel bati esleituta ez dagoen) gida-baimena indarrean eduki eta gainerako baldintza orokorrak bete behar dituzte.

2. Egoiliarra autoaren jabea izan daiteke edo, bere izenean ibilgailurik eduki ezean, finantza-errentamenduko erregimenean (leasinga edo rentinga) edo lan egiten duen enpresak lagata (sozietatearena izanda edo finantza-errentamenduan), baina ibilgailuaren aseguruan ohiko gidaria dela agertu behar da.

Azken kasu hauetarako behar diren baldintza eta betekizunei buruzko informazio zehatza hurrengo webgunean dago: www.bilbao.net/eudala