Bilbo astintzen ari diren haize-bolada gogorrek zuhaitz bat errotik bota dute Sabino Aranan

uriola.eus 2015ko urt. 15a, 15:37

Atzodanik Bilbo astintzen ari diren haize-ufada gogorrek neurri handiko zuhaitz bat errotik bota dute Sabino Araba Etorbidean. Zuhaitza 70 urte inguruko ezki bat da, eta haizearen astindu bortitzen eraginez, lurrera erori eta hiru ibilgailu eta aldameneko beste bi zuhaitz kaltetu ditu.

Udalak hiriko zuhaitzen osasuna aztertzeko kanpaina bat abian du 2012. urteaz geroztik, Bilbon dauden 35.000 zuhaitzak aldian-aldian egoera onean daudela egiaztatzeko. Ahal diren prebentzio-neurri guztiak hartu arren, zuhaitza meteorologiaren eta fisikako legeen menpeko egitura bizia da, adituei maniobratzeko aukera gutxi ematen diona. Eroritako zuhaitzaren azken ikuskapena duela lau hilabete egin zen, eta segurtasuna bermatzeko, adar idorrak eta arriskua sorraraz zezaketenak moztu ziren.

Zuhaitzak zaintzeko kanpaina

Udalak Hiriko zuhaitz-ondarearen osasuna kontrolatzeko kanpaina bat abiarazi zuen 2012an, ale guztiak egoera onean daudela segurtatu eta gaixotasunen bat duten zuhaitzen arazoak konpontzeko.

Harez geroztik, segurtasun arrazoiak tarteko direla, Bilboko Udalak 400 zuhaitz baino gehiago bota behar izan ditu.