'Narkosala' berriro zabalik da Bailen kalean

uriola.eus 2015ko urt. 16a, 11:02

www.osalde.org

Egoitza eraberritzen hilabete eta erdi eman ostean, atzo zabaldu zuen Gizakia fundazioak Bailen kaleko drogazaletasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko zentroa.

Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egin dira instalazioan egokitze lanak.

Jendartean 'Narkosala' bezala ezagutzen den zentroa aurrerantzean Gizakia fundazioak kudeatuko du, erabiltzaileek drogekiko mendekotasuna gainditu eta drogak uzteko xedez. Bartzelonako Sala Baluarden bidea jorratuko dute fundazioko kideek.

Orain baino lehen 11 urtez kudeatu du 'Narkosala' Munduko Medikuak elkarteak. Elkartearen lana, drogazaleengan kalteak murriztu asmoz, zaintzapeko kontsumoa bermatzera bideratu da.

 

Gizakia

1985ean Caritasek eta Bilboko Elizbarrutiak sortu zuten Gizakia fundazioa, "gizarteak baztertzeko arriskuan dauden gizataldeak gizarteratzeko".  

 

[2014/10/30] Udal ordezkariek Narkosala Bailenen geratuko dela berretsi dute