Etxerik gabeko 137 pertsonari eman diete neguko kita

uriola.eus 2015ko urt. 16a, 11:17

Neguarekin batera hasi eta oraindik amaitu ez den kanpaina honen bidez, neguko hotza arintzeko kitak (berotzeko jantzi ezberdinez eta higiene-sortez osatutakoak) banatzen ari dira, banan banan, erabiltzaileen eskariari erantzunez. Galtzerdiak, lotarako zakuak eta bizkar-zorroak izan dira gehien eskatu diren elementuak.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Gurutze Gorriak neguko kitak banatzeko kanpainaren balantzea egin dute. Neguarekin batera abiatutako kanpaina horren bidez, etxerik gabeko 137 pertsonari eman zaie arreta orain arte, hotzari aurre egiten laguntzeko. Kasu guztietan, berotzeko jantziak eta banakako higiene-sortak dituzten kitak eman zaizkie, banan banan eman ere, erabiltzaileen eskariari erantzunez.

Modu horretara, galtzerdiak (116), lotarako zakuak (102) eta bizkar-zorroak (106) izan dira eskaera gehien jaso duten objektuak. Modu berean, 110 parka eta 106 higiene-sorta banatu dira —bainurako gela, xanpua, hortzetako eskuila eta pasta, krema hidratatzailea, desodorantea, bizarra mozteko aparra, eta, emakumeentzako sortetan, berriz, barruko arropa, leotardoak eta higiene intimorako artikuluak—. Halaber, 27 zapata pare eta 29 zerria banatu zituzten baita ere arreta jaso zuten pertsonen artean.

 

Arreta jaso zuten pertsonen profila

Gaua Bilboko kaleetan ematen duten etxerik gabeko pertsonen artean neguko larrialdietarako kitak banatzeko proiektu hau 2009an jarri zen martxan, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailaren eta Bizkaiko Gurutze Gorriaren lankidetzari esker.

Bilboko Gizarte Ekintza Saila da, aterpetxeetan nahiz Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuan dituen ekipoen bitartez, zerbitzu honen onuradunei eman beharreko materiala zehazteko arduraduna. Pertsona bakoitzak txartel bat jasotzen du, eta horrekin joan behar du Bizkaiko Gurutze Gorriaren bulegoetarako, esleitu zaion materiala jasotzeko.

Kanpaina honetan guztira 137 pertsonari eman dio arreta. Sexuen arabera, neguko kita jaso zuten gehiengoak gizonezkoak ziren, %96 hain zuzen ere. Adin-tarte hauek nagusitzen dira: 18-49 urte bitartekoak orotara (%87).