Gizon baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean

uriola.eus 2015ko urt. 19a, 11:45

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizeko 11:20 aldera, herritar batek gorpu bat ikusi du itsasadarrean, ur gainean, Zubi Zuri inguruan. 

Ezbeharra jaso den lekura hurbildu dira suhiltzaileak, Ertzaintza eta Ugaltzaingoa. Orain gertatutakoa ikertzen ari dira. Ustez, 50 urte inguruko gizon bat da eta egun batzuk daramatza hilda.