Ia hiru urte iraun duen eraberritze-prozesu sakona egin da han, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen (IOHLEE) laguntzarekin.
Elorrietako Ponpaketa Estazioa Penintsulako ur-saneamenduaren aurreneko sistema modernoaren parte da, Pedro Recaredo ingeniariak diseinatu eta 1895etik 1904ra bitartean egina, uria astindu zuten kolera-epidemia batzuen ostean. Garai hartako 5.453.611 pezetako inbertsioa egin zen.
Recaredo de Uhagonek euri-uretarako lehen zegoen sarea kontserbatzea proposatu zuen, ur horiek zuzenean bideratzeko itsasadarrera, eta estolderia berria egitea, ur zikinak hodien bidez batzeko. Itsasadarraren ezkerraldeko kolektore bik eta eskuinaldeko batek ur zikinak bilduko zituzketen San Frantziskon eta Atxurin, Zorrotzaurreko ur-gordailu handira bidali eta, gero, itsasora bideratzeko, 10 kilometrokoa baino luzera handiagoko hormigoizko hodi baten bidez.
Elorrietako Ponpa-Etxearen multzo arkitektonikoak baditu oraindik jatorrizkoak diren elementuak (ponpaketa-makina, garabia, lurpeko gordailuak…) 1996an, Udalak instalazioak itxi zituenean, gehiena arpilatu zuren arren.
Ildo honetan, 2012tik hona egindako eraberritze-lanetarako jatorrizko piezak erosi behar izan dira, duela ehun urteko makinak abian jarri ahal izateko. Elorrietako Ponpa-Etxea zaharberritzeko lanek guztira 456.182 euroko kostua izan dute. Diru-kopuru gehiena – 259.836 euro- Eusko Jaurlaritzak jarri du.