Uholdeak murrizteko Nerbioiren ubidean lanean ari da Ura agentzia

uriola.eus 2015ko urt. 20a, 10:23

Segurtasun saila uholdeen plan berrian ari da lanean. Euskadiko 100 puntu beltzen artean erdiak Bizkaian daude eta horietako bat Bilbon, Nerbioiren ubidean.

EAEko Uholde-arriskuaren aurkako Larrialdietako Plan Berezia onartu beri du Gobernu Kontseiluak, 2015/01/13ko saioan, 1999ko ekainaz geroztik indarrean egon den Uholdeen Plana ordezkatuko duena, kalte pertsonalak eta materialak minimizatu eta, aldi berean, uholde-egoeran zer-nola jardun azaltzeko.

Aipatutako plana, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak koordinatzen duena, Gobernu Kontseiluaren bilera berean onartutako Euskadiko Babes Zibilaren Plan berrian txertatuta dago, horretara egokitu da eta, eta azken urteetako hobekuntza guztiak barne hartzen ditu.

 

100 uholde-arrisku gune

Ehun inguru Balizko Uholde-arrisku Nabarmeneko Eremu (BUANE) zehaztu dira. Horietan guztietan birgertatze-aldi desberdinei loturiko ur-emaria, urpean gera daitezkeen eremuak eta birgertatze-aldi bakoitzean urek har ditzaketen abiadura eta altuera kalkulatu eta kartografiatu dira. Horrela, eremu bakoitzaren arriskugarritasuna zehaztu daiteke, urpean zein kale, eraikin, errepide edo fabrika gera daitezkeen, eta horren ondoriozko kostuak, aurreikusita.

Halaber, planak uholde-egoeran zer-nola jardun zehazten du eta, batez ere, kontrako fenomenoen aurreko Iragarpen, Zaintza eta Ekintza Prozedura barne hartzen du, besteak beste, honakoak aipatuz: aldagai meteorologikoen eta, nagusiki, EAEko ibaien egoeren abisu, alerta eta alarma mailak.

Euskalmet bere webgunean ibaien egoera denbora errealean bistaratzeko sistema eskaintzen du: http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/es/meteorologia/bol.apl?e=5

Bilbon, Deustuko kanalaren irekierak eta La Peña-Olabeaga arteko tunelak arinduko dute arriskua. Itsasadar bazterra ere babesteko plana martxan da.

 

Jakinarazpen sistema hobetzen

Uholde arriskua txikitzeko modua abisuak bizkortzean datza, eta horretan ere lanean ari dira Euskalmet eta udalak. Besteak beste, Whatsapp bidez ematen die euskal metereologia agentziak udalei uholde arriskuaren berri.