Gaur, urtarrilak 20, hasi eta aste biko aldian, gutxi gorabehera, zirkulaziorako erdiko erraiak okupatuko dira Errekalde zumarkalean, Lersundi eta Barrainkua kaleen artean. Ibilgailuek beste erraietatik zirkulatu ahal izango dute etengabe.
Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Esparru publikoaren okupazioa Basurtun
Gaurtik otsailaren 6ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Basurtu-Kastrexana errepidean, 57. eta 59. zenbakien artean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta une oro bidea libre izango da oinezkoentzat. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Sare elktrikoan eta hornidura-sarean lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Kalea tarteka itxiko dute Goya kalean
Gaurtik ostegunera, urtarrilak 22, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Goya kalean, 1. eta 9. zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztuko dira auirretiaz hesiak jarrita.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Esparru publikoaren okupazioa Zorrozgoitibidean
Urtarrilaren 20tik 28ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Zorrozgoitibidean, 1. eta 5. zenbakien artean. Lanak faseka egingo dira eta okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dira aldez aurretik, eta ibilgailuek etengabe zirkulatu ahal izango dute.
Zorua mortairu inprimatuz konpontzeko okupatuko da galtzada.