Ekitaldi honetan 78 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Lanen jatorria anitza izan da, nahiz eta ohikoa denez, Bilboko bertako ekarpenak izan diren gehienak.
Finalisten hautaketa bide desberdinetatik burutu da: alde batetik, Bilboko Udaleko Jaietako Zinegotzi Ordezkari eta Jaietako Batzordearen presidente Itziar Urtasun, Jaietako Batzordearen ordezkari politiko Pilar Muerza, eta Udaleko ehBildu-ren zinegotzi Aitziber Ibaibarriaga, Bilboko Konpartsak taldeko ordezkari bat, ROS agentziako arte Zuzendari Ana Fernandez, eta Mikel Bilbao 2012ko Zaranbolas eta txistulari epaimahaikideak izan dira.
Bestalde, sei kartel finalistak Termibus eraikinean izan dira ikusgai eta bertan, nahi izan duenak gustukoena bozkatzeko aukera izan du. Era berean, urtarrilaren 12tik 16ra bitartean, bozkatzeko aukera egon da Bilboko Udaleko webgunean (www.bilbao.net). Oraingo honetan aldaketa bat egin dute webgunearen bitartezko bozketa zuzenagoa egiteko; bozkatzeko orduan NAN zenbakia emateko beharra prozesua hobetu asmoz.
Azkenik, lankide diren hedabideen eta Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Facebookaren bitartez bozkatzeko aukera izan da ere.