Esparru publikoa okupatuko dute Bizkargi kalean eta Agirre Lehendakariaren etorbidean

uriola.eus 2015ko urt. 22a, 09:50

Udalak jakitera eman duenez, kalea tarteka itxi eta aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira Bizkargi kalean gaur eta bihar. Bestalde, gaurtik hasi eta bi astez, esparru publikoa okupatuko da Agirre Lehendakariaren etorbidean.

Urtarrilaren 22an eta 23an, gaur eta bihar, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta parkalekuak okupatuko dira Bizkargi kalean, 1. eta 24. zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala aparkalekuak murriztuko dira; aurretiaz hesiak jarriz.

Lorezaintza mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Esparru publikoaren okupazioa Agirre Lehendakarian

Gaur, urtarrilak 22 hasi, eta bi astez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko diraAgirre Lehendakariaren etorbidean, 143. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Espaloietan pasabide beheratu bat egiteko okupatuko da esparru publikoa.