Mariano Diaz pianistaren proiektu 'iraultzailea'

uriola.eus 2015ko urt. 30a, 07:45

Bilbaina Jazz Clubaren 'Hilabetez hilabete' zikloa gaur, urtarrilak 30, hasiko da Mariano Diaz piano-jotzailearekin eta bere The Message proiektuarekin.

'Hilabetez hilabete' jazz-zikloa, BBK Salan izaten dena, aurten momentoko jazz-artistarik ezagunenetako batekin hasiko da, Argentinako Mariano Diaz musikagilearekin, bere musika-proiektu berri eta iraultzailea aurkeztuko duelarik: The Message. Grammy baterako proposaturiko piano-jotzaile hau egungo panoraman eskatuenetakoa da, eta BBK Salan izango da gaur, hilak 30, 20:00etan. Jazz, rhythm and blues eta soularen arteko muga-bideetan ibiltzen da artista hau, kasu askotan bere gaietatik abiaturik eta beste batzuetan gai klasikoak egokituz eta berrasmatuz.

Aaron Goldbergen ikasle izan da Mariano Diaz, Bartzelonan irakasle eta gaur egun Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian ari da irakasten. Artista handiekin jo eta grabatu izan du: Dave Liebman, Paquito D’Rivera, Jorge Pardo, Perico Sambeat edo Enrique Morenterekin, adibidez.

Beste hitzordu batzuk jazz-arekin

Otsailaren 5ean, 20:00etan, Jazzeando con Bach, J.S.Bachen lan handien sorta batekin, Ariel Bringuez saxofoi-jotzailea entzuteko aukera egongo da. Haren interpretazioa erritmo afrokubatar dantzagarrienetan eta musika-hizkuntza unibertsalean oinarritzen da, bere ahots propio eta nahastezina sortzeko. Proiektu honek bat-batekotasuna eta askatasuna bilatzen ditu Bach maisu handiari buruzko kubatar ikuspegitik, eta haren lan bikainak ikuspuntu latindarrago eta beroagotik sentiarazten dizkio publikoari. 

Zikloari amaiera berriro ere Ariel Bringuezek emango dio Nostalgia Cubanarekin martxoaren 13an, 20:00etan, danzon-etik bolerorainoko bidaia eskainiko duelarik. Hirukote berezi batean oinarritua, Javier Colina maisua euskarri nagusi gisa kontrabaxuan, Nostalgia Cubana proiektu berria aurkeztuko digu Bringuezek: beraien jaioterriko abesti handien sorta dotore bat da, Kubako musikan, musika unibertsalean urrezko aro bateko grina musikala oroitarazten diguna…

Sarrerak webgunean, BBK Salan eta BBKren orotarako kutxazainetan daude eskuragarri. Badira beherapen bereziak Kutxabank txartelen titularrentzat. Sarreren salneurria 15€koa da. %20ko beherapena Kutxabank txartelak erabilita (4 sarrera txartel bakoitzeko).