Zorrotzako zentro berria aurkeztu du gaur Udalak. Jarduera-eskaintza zabala eta instalakuntza berrituak izango ditu, 1.200 bazkide baino gehiagoren artean aisia aktiboa sustatzeko.
Zorrotzako Adinekoen Zentro berria Montevideo etorbidearen 121 zenbakian dago eta Astillero-Ontziola kaleko aurreko lokala ordezten du, izan ere, txiki geratu zen apenas sei urtetan, bazkide-kopurua hirukoiztean, hau da, 2008an 400 bazkide eta 2014an 1.200 baino gehiago.
Lokal berriak guztira 540 metros koadro dauzka eta, besteak beste, hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditu:
•Lasaitzeko eta elkartzeko gela
•Ordenagailu-gela
•Eskulanetarako gela
•Egokitutako komunak
•Ile-apaindegia, masajista eta podologoa.
•Zuzendaritza Batzordearen bulegoa
Bilboko Udalak hainbat obra egin ditu bere instalakuntzetan, guztira 235.000 euroko kostua eduki dutenak. Horien bidez, Zorrotzako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak gaur egun egiten dituen jarduerak hobetu eta handitzeko aukera eskaintzen du, besteak beste, hurrengo tailer hauek: memoria lantzea eta lasaitzea; informatika; margolanak, boluntario eta giza- nahiz gizarte-arloko garapenerako lanak eta abesbatza.