2015eko inauteriak

Badatoz Deustuko inauteriak

uriola.eus 2015ko urt. 26a, 09:37

Urtero legez, Bilboko inauteriak baino astebete arinago, Deustukoak ospatzen dira. Aurten, otsailaren 6tik 8ra iraungo dute eta auzoa, kolorez, mozorroz eta jai giroz beteko da.

Ekintzaz beteriko asteburua osatu dute deustuarrek, auzoko inauteriak ospatzeko. Otsailaren 6an, ostirala, egingo den lunchak abiatuko du festa eta hilaren 8an, igandea, Deustuko kaleak zeharkatuko dituen desfilearekin amaituko da.

Egitaraua

Otsailak 6, ostirala

- Luncha

- Jokuak

Otsailak 7, larunbata

- 12:00. Puzgarriak Done Petri plazan

- 15:00. Bazkaria. Jarraian, deesfilea eta bingo musikatua

- 20:30. Erromeria

- 22:00. Berbena (Garilak26) Frontoian

Otsailak 8, igandea

- 12:00-14:30. Desfile Nagusia San Felicisimotik (izen ematea 11:00-11:30).