Gaur eta bihar, urtarrilak 27 eta 28, gutxi gorabehera, eten egingo da Zurbaranbarriko igogailuaren zerbitzua; igogailuaren trakzio-kableak aldatzeko.
Trafiko etena Uribitarte kalean
Gaur, asteartea, 23:00etatik 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioa moztu eta aparkalekua okupatuko dira Uribitarte kalean, Isleta eta Acebal Idigoras kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Ordezko bideak Mazarredo zumarkalea, Colon de Larreategi, Ibañez de Bilbao eta Uribitarte zeharkalea izango dira. Haize egokituaren tresneria igotzeko lanak direla eta, okupatuko da esparru publikoa.
Esparru publikoaren okupazioa Arbolantxa zeharkalean
Gaurtik urtarrilaren 30era bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Arbolantxa zeharkalean, 10. zenbakiaren parean. Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahalko dute eta aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketa Zumalakarregi etorbidean eta Union Begoñesa etxaldean
Gaur, urtarrilak 27, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Union Begoñesa etxaldeko 89, 94, 95, 96, 97, 101 eta 102 zenbakietan.
Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko egingo da mozketa (II. fasea Santutxu).
Bestalde, 22:00etatik goizaldeko 07:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Zumalakarregi etorbideko 109, 111, 113, 119 eta 121 zenbakietan.
Ugatz Parrokoaren zeharkaleko 8. zenbakian dagoen ur-ihesa konpontzeko kenduko da ura.