'El peor dios' dokumentala proiektatuko da Alondegian

uriola.eus 2015ko urt. 30a, 09:13

Desechables musika taldearen bizitza eta obran oinarritutako 'El Peor Dios' dokumentala proiektatuko dute gaur, urtarrilak 30, 18:30ean, Alondegian.

Kataluniako taldeak Euskadin egin zuen kontzertu bakarraren 30. urteurrena izango da ikus-entzunezko lan hau Euskal Herrian lehen aldiz ematen den egunean. 1984ko Aste Nagusian izan zen kontzertua, Mallonako zelaian, Eskorbuto, Decibelios eta La Polla Records taldeekin batera. Sarrerak 3-5 euroren truke eskuratu daitezke.

'El Peor Dios' dokumentala proiektatu ondoren, 20:00etan, mahai-inguru bat izango da, kontzertu hartaz eta 80ko hamarkadako jendarteaz eta musikaz. Alex Montes, Ana Curra, Desechables taldeko Pie Dei eta Muga tabernako Juankar arituko dira, eta Unai Fresnedo izango da moderatzailea. Jardunaldiari amaiera emateko, 21:30ean, Distorsionen kontzertua izango dugu.

'El Peor Dios'

'El peor Dios' Desechables taldearen bizitza eta obrara egindako hurbilpen intimista bat da. Desechables-ek erraiekin ulertu eta bizi izan zuen rock´n´rolla, zoritxarra etsai nekaezina izan arren. Gurtza eta malditismoaren artean banatuta, protagonistek hausnarketa egiten dute asalduraz beteriko historiaren zati bat izateak utzi dizkien aztarnez eta estigmez.

Dokumentalak Desechables taldearen ibilbidea eta bizirik dirauten bi lagunen bizitza aztertzen ditu: Tere (abeslaria) eta Pei (bateria-jotzailea).

Taldearen kronologia berrikusi, eta bere ibilbidean izan diren konturik gizatiarrenak aztertzen ditu. Dokumentala eratzeko, alde batetik, taldeari buruz dagoen artxibo zabala erabili da, eta, bestetik, gaur egungo ingurunearen eta protagonisten errekurtso-planoak eta elkarrizketak hartu dira.

Muntaketa gordin eta lehorrak areago indartzen ditu taldearen inguruan beti izan den misteriozko kutsua eta mitoa. Soinu-bandan Desechables taldearen kantuak baizik ez daude.