Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da – ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan behar, bilbotarrok nahi dugun lekuan jaiotzeko ahalmena baitugu-. Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, Semper Plus Ultrak (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea. Zaranbolas, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Diem-ek laburbiltzen du bere bizi-lema.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolas-en 'epaiketa' Bilbon, Aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure hiribilduan gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, hiritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.
Jai Batzordea inoiz baino integratzaileagoa eta parte hartzaileagoa izango den 2015eko Aratusteetako jai egitaraua osatzen ari da egunotan.