Trafikora itxiko dute Georgia kalea eta ura kenduko dute Deustun

uriola.eus 2015ko urt. 28a, 10:33

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur goizean, trafikora itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Georgia kalean eta arratsaldez, ur mozketa egongo da Deustun.

Gaur, urtarrilak 28, 09:00etatik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, trafikorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Georgia kalean, 1. eta 3. zenbakien artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. 

Ordezko bidea Indalezio Prieto etorbidea izango da. Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa Deustun

Gaur, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Agirre Lehendakariaren etorbideko 61. zenbakitik 67.era; Eliseo Migoya plazako 7, 8 eta 9an; Julio Lazurtegi plazako 13tik 17ra; eta Plazido Kareaga plazako 1etik 3ra.

Agirre Lehendakariaren etorbideko 63. zenbakiko ur-hartunea konpontzeko kenduko da ura.