Aire ahizpek 'Bidezka' diskoa aurkeztuko dute Bilbon kantu bazkarian

Erabiltzailearen aurpegia Zenbat Gara Elkartea 2015ko urt. 28a, 09:00

Urtarrilaren 31n, larunbatarekin, Urepeletik Bilbora hurbilduko dira Aire ahizpak euren estreinako diskoa Kafe Antzokian aurkezteko.  Ordu batean hitzaldi musikatua eskainiko dute eta 14:30ean hasiko den kantu bazkarian zuzenean arituko dira Bidexka diskoko abestiak eskaintzen.

Kantu bazkarirako sarrera 25€ kostatuko da eta Zenbat Gararen bulegoan, Kafe Antzokiko barran edo salmenta telematikoko gunean erosi ahal izango da.

Abenduan argitaratu zuen Erroa argitaletxeak Bidexka diskoa, baxenafar abeslari hauen lehenengo CDa. Durangoko Azokan aurkeztu zuten lehenik, ondoren Baionako Elkar dendan eta azkenik Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute datorren larunbatean. Arrakasta izan du urepeldarren diskoak, dagoeneko 1.000 ale baino gehiago saldu baitituzte eta, bigarren argitaraldia agortzear egonik, bidean dago beste 500 aleko sorta bat.