Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du Athletic - Malaga taldeen arteko partida dela eta

uriola.eus 2015ko urt. 29a, 10:07

Gaur, urtarrilak 29, Athletic eta Malaga taldeek 22:00etan jokatuko duten Errege Kopako laurdenetako itzulera partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren. 

Azken irteerak

28. lineak (Uribarri /altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

- Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 24:00 – 24:10etan.

- Altamirarantz,Sabino Araneko 34tik: 24:10etan.

38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du ordutegia:

- Termibusetik: 24:00 – 24:10etan.

56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza)honela luzatuko du ordutegia:

- Jesusen Bihotzetik: 24:00 – 24:10etan.

62. lineak (San Mames/ Arabella) honela luzatuko du ordutegia:

- Jesusen Bihotzetik: 24:00 – 24:10etan.

Halaber, luzapena izatekotan, linea desberdinen irteerak partida bukatu eta 10 eta 20 minuturo abiaraziko dira, Altamiraruntz doan 28 linearen kasua izan ezik, kasu honetan hitzordua bukatu eta 20 minutura abiatuko delarik.