Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketak iragarri dituzte gaurko

uriola.eus 2015ko ots. 3a, 09:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik hasita, esparru publikoa okupatuko da Iturribide kalean, Egia Jeneralean eta Juan de La Cosa kalean. Bestalde, ur mozketak egongo dira Otxarkoaga eta Santutxun.

Gaurtik, otsailak 3tik 6ra, 08:30etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Iturribide kalea, Aurrekoetxea eta Zabalbide kaleen artean. Ordezko bideak, Prim, Masustegi eta Zabalbide izango dira. Euri-uren eta ur beltzen sareetan konexioak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Esparru publikoaren okupazioa Egia Jeneralean

Bestalde, gaurtik otsailaren 17ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak alde bietan okupatuko dira Egia Jeneralaren kalean, 7. zenbakiaren parean. Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahal izango dute eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparrupublikoa.

Ur mozketa Otxarkoaga eta Santutxun

Gaur, otsailak 3, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da Zizeruena kaleko 2. zenbakitik 10.era. Kale bereko 6. zenbakian ur-hartuneak ez erabiltzeko moduan uzteko kenduko dute ura.

Gainera, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura moztuko dute Santutxu kaleko 41. zenbakian; Landaorlegi kelko 3.ean; eta Antonio Egiluz Medikuaren kaleko 1etik 13ra.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura (II. Sasea, Santutxu).

Esparru publikoaren okupazioa Juan de La Cosa kalean

Gaurko egunean, goizeko 08:00etatik eguerdiko 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatuko dira Juan de La Cosa kalean, Felipa Zurikaldai plazaren parean. Ibilgailuen  zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe.

Segurtasun arrazoiak direla eta, hiruakazia mozteko eta haien lekuan beste bi jartzeko okupatuko da esparru publikoa.