Sormen tailerrra eta Imanol Ituiño magoa Ikusi eta Ikasi programaren baitan

uriola.eus 2015ko mar. 11a, 09:00

11. 'Ikusi eta Ikasi' egitasmoaren baitan, gaur, asteazkena, martxoak 11, Errekaldeko Udaltegian, 18:00etan, Eraikuntza eta Sormen tailerraz gozatzeko aukera izango dute umeek. Tailer honetan, umeek sormena garatu eta ondo pasatzeaz gain, gauza berriak ikasiko dituzte.

Bihar, martxoak 12, osteguna, Bilborock Aretoan, Imanol Ituiño Magoa ikusgai egongo da 18:00etatik aurrera. Emanaldi familiar eta parte-hartzaile honetan kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek izango dute protagonismo nagusia.

Izena emateko: ikusietaikasi.net 

11. Ikusi eta Ikasi

2 eta 8 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzendutako kultura zirkutitua da 'Ikusi eta Ikasi'. Guztira, 51 ekintza izango ditu. "Oso egitarau trinkoa eta intentsitate handikoa" izango dituela aurreratu du Euskaltzaleen Topaguneko Aritza Escandon programatzaileak.

Aurtengo apostu "garrantzitsua" Jolasen Txokoari "buelta batzuk ematea izan da". Horrela Jolasen Txokoan haurrek eta gurasoek elkarrekin olgetan egiteko tailer ugari izango dituzte aukeran. 18 tailer guztira. Txoko hau "klasiko" bihurtu da Escandonen arabera, eta "kristoren tamaina hartu du".

"Beharra ere badelako", guraso erdaldunentzako sentsibilizazio tailerrak eskaintzen jarraituko du 11. edizioan ere Ikusi eta Ikasik.

Programa urtarrilaren 19an hasi zen eta martxoaren 26an bukatuko da. Nobedade gisa, aurten izen ematea internet bidez egingo da (http://ikusietaikasi.net/tailerrak/). Aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartuko dituzten 30 jarduera baino gehiago garatuko dira hurrengo leku hauetan: Begoñako, Deustuko, Basurtuko, Errekaldeko eta Kastañoseko Udaltegietan, Indautxuko Karmen eta Bilborock Aretoetan, eta Tiboli eta Zamakola eskoletan.

ikusietaikasi.net

 

[2015/01/15] Aritza Escandon: "Ikusi eta Ikasik oso egitarau trinkoa eta intentsitate handikoa eskainiko du"

[2015/01/15] 11. 'Ikusi eta ikasi' programak musikoterapia eskainiko du berrikuntza gisa