365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denboraldia inoiz baino indartsuago dator. Denboraldi honetako lehen zatian figura garrantzitsuak izango ditugu: Zara McFarlanek eta Christian McBridek ireki eta itxiko dute kartela, hurrenez hurren, eta hauek ere izango dira gure artean: Tony Allen, Manu Katche, Jane Monheit eta Christian McBride.
Jazzik onena Bilbora itzuliko da Bilbao 700 Fundazioarekin eskutik eta kontzertu paregabeak izango dira urte osoan. Horrela, bada, atzerriko artista ospetsuek eta estatuan sendotuta dauden taldeek uriko aretoak eta hotelak beteko dituzte honezkero fidela den ikuslegoa asebetetzeko. Izan ere, kontzertu hauek aukera kultural garrantzitsua bihurtu dira.
Programak entzule-mota guztiengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, horien artean musika klasikoa, rocka, bluesa, hip hop edo ‘munduko musikak’ ditugu.
Asko dira 365 Jazz Bilbao zikloaren bereizgarri diren artistak, taldeak, erritmoak eta estiloak. Jazzaren zaleak ugari direnez gero, ziklo honek hasiera-hasieratik bilatu izan du kalitaterik gorena, programazio askotarikoa eta ikusle guztientzako prezioak.
2015eko edizioak otsailetik ekainera bitarteko programazioa du, izen garrantzitsuz betea: Denboraldia irekiko du Zara McFarlane Ingalaterrako abeslariak (otsailaren 11) eta ondoren etorriko dira Tony Allen bateria-jotzaile afrobeatak (martxoaren 11), Frantziako Manu Katche perkusionista eta konpositorea (martxoaren 31), Estatu Batuetako Jane Monheit abeslaria (maiatzaren 5a) eta Philadelphiako Christian McBride baxu-jotzaile birtuosoa (ekainaren 2a).
Jazza hoteletan
365 Jazz Bilbao zikloak hurbileko, tokiko talentuari ere bere balioa eman nahi dio. Berriz ere, estatuan ibilbide arrakastatsua eta sendoa izan duten taldeen aldeko apustua egin nahi du. NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hotelak izango dira jazz gauen eszenatokiak asteburuetako gauetan. Programaren bigarren atal hori doakoa izango da eta hoteletan eskainiko diren kontzertuak entzuteko ez da sarrerarik beharko. Edaria hartzeak ekitaldiaz gozatzeko aukera eskainiko du.
Datozen hilabeteetan, bertoko eta estatuko taldeen zuzeneko ekitaldiak izango dira eta ekitaldi bakoitza birritan eskainiko dute: barikuetan eta zapatuetan, 23:00etatik aurrera jarraian zehazturiko hoteletan:
Informaziorako webguneak
365 Jazz Bilbao zikloaren webguneak programako artista guztien musikan barneratzeko eta ezagutzen ez ditugunei arreta eskaintzeko aukera ematen digu. Kontzertu bakoitzari buruzko informazioa (taldeak, egunak, ordutegiak, lokalak eta abar) kontsultatzeko helbide hau erabil daiteke:
Bilbao 700 Fundazioaren webguneak ere, www.365jazzbilbao.com
www.bilbao700.com, zikloko informazio guztia dauka.
Sarreren salmenta
Sarrerak Kutxabankeko orotariko kutxazainetan, eta aretoetako eta antzokietako leihatiletan eros daitezke. Eta kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenago, kontzerturako sarreran bertan ere erosi ahal izango dira, aretoaren edukiera osatu arte.
• Prezio berdina kontzertu guztietarako: 6 euro.
*Hotelen kasuan ez da sarrerarik beharko, edariak kontzertuaz gozatzeko eskubidea emango du.