Suhiltzaileen abesbatza, Arratiakoa eta Bilboko Udalekoa Agate Deunari kantari

uriola.eus 2015ko ots. 3a, 10:00

Bilboko Udaleko Suhiltzaileen Abesbatzak, Arratiako abesbatzak eta Bilboko Udaleko Abesbatzak Agate Deunaren omenez abestuko dute, santa horren jaieguna dela eta.

Ekitaldia bihar, asteazkena, otsailak 4, izango da, Udaleko Hallean, prentsa retoaren ondoan. Suhiltzaileen abesbatzak 11:00etan abestuko du, Arratiakoak 12:45ean eta azkenik, Bilboko Udalekoak eguerdiko 13:30etan