Trafiko etenaldiak Ametzola eta Urkixon

uriola.eus 2015ko ots. 4a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, otsailak 4, trakiko etenaldiak egongo dira Ametzolan eta Indautxu inguruan.

Gaur, otsailak 4, asteazkena, 09:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Sabino Arana etorbideko alboko bidean, Simon Bolivar kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean. Ordezko bidea Jose Maria Urkixo zumarkalea izango da.

Garajeetako sarrera-irteerak baimenduta egongo dira uneoro eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Segurtasuna dela eta, ezki bat moztu behar da; eta horregatik okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, 09:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa moztu eta aparkalekuak kenduko dira Maria Victoria Uribe Laso kalean, Jaen kalearen eta Trenbideko etorbidearen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta ordezko bide Emilio Arrieta izango da.

Trafiko etena, obra-garabia kentzeko lanek eragingo dute.