Iraganetik, zer gogoratzen duzu? Oraina nola ikusten duzu? Zein gizartean bizi nahi duzu? Parte hartzaileek horrelako galderak erantzun behar izan zituzten eta bukaeran norberak bere buruari bideo bat grabatu zion egunean ikasitako etorkizunean ez ahazteko.
Ekimen honetan parte hartu zuten gazten artean hainbat bilbotar daude.
Talde bat sortu nahian
Bestalde, EGK-k bake eta bizikidetza lantzeko talde bat sortu nahi du, Euskadin bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteekin. Lan talde honen helburua bakea eta bizikidetza lotura duten nazioarteko egunetan gazteentzako ekimenak pentsatzea, prestatzea eta garatzea da. Izena emateko, formulario bat prestatu dute.