Elur eta hotz alertak eraginak izan ditzake Bilbobus zerbitzuan

uriola.eus 2015ko ots. 6a, 09:52

Argazkia: @TaniaBilbo

Gauro aurreikuspen klimatologikoak direla eta, Udalak jakinarazi du izotz eta elurrak Bilbobuseko zenbait lineatan eragin dezaketela. 

Udalak, Bilbobuseko erabiltzaileei jakinarazi die, gaurko, otsailak 6 (ostirala) esperotako aurreikuspen meteorologikoen arabera, elurrak eta jelak eraginak izan ditzakeela udal garraio publikoko zenbait lineatan.

Gauzak honela, gaurkorako eguraldi-baldintzak mantentzen badira, Bilbobusek errepideak itxiz gero, ezin izan du bere zerbitzua bermatu hurrengo lineatan: A-7 ‘Artxanda-Areatza eta A-8 ‘San Justo-Ametzola’.

Halaber, hurrengo linea eta auzoetako ibilbideek eraginak izan ditzakete ere:

• ‘Kastrexana-Indautxu’ 88. Linea Kastrexana auzoraino helduko litzateke baina ezin izango zen Zazpilandara heldu.

• ‘Sarrikue-Atxuri’ 22. Linea Arabellan bukatuko luke bere ibilbidea, ezin izango baitzen Sarrikuera arte heldu.  

• ‘Mintegitxueta-Atxuri’ 58. Lineak Altamiran bukatuko luke bere ibilbidea, autobusek Kobetabidera heltzeko aukerarik izango ez balute.

• ‘Plaza Biribila-Otxarkoaga’ 03 lineak, Kepa Enbeita plazan bukatuko luke bere ibilbidea, beti ere Arbolantxara heltzeko aukerarik ez balu.

• ‘Otxarkoaga-Santutxu’ 34. Lineak eta  43 ‘Garaizar-Santutxu’ 43- lineak errepideen egoeraren araberako ibilbideak izango lituzkete.

• ‘Buia-Abusu’ 50. Lineak, ohiko irteera lekura heldu baino lehenago bukatuko luke bere ibilbidea.

Bestalde, 01, 13, 18, 27, 28, 38, 48, 62, 72, 76, 85 eta A-6 lineek euren ibilbideek mantenduko dituzte; baldintza klimatologikoek behartuz gero lineen azken tarteetan murrizketak izan daitezke.

Gainontzeko lineek ez lukete eraginik pairatuko; hala ere, Bilbobuseko zerbitzuak, bideen egoeraren eta elurrak eta jelak ekarritako gorabeheren araberako neurriak hartuko ditu.