Oinezkoentzako Artxanda

uriola.eus 2015ko ots. 4a, 08:30

Uribarriko Gure Etxea auzo elkarteak Artxandan oinezkoentzat ibilbidea sortzeko proposamena aurkeztu du. Arabella eta Enekuri auzoak lotzea aurreikusten du planak.

Errepide bazterrean oinezkoentzako bi metroko zabalera duen gunea, bidegurutzeetan oinezkoentzako zebra-bideak eta autobus geralekuetan markesinak. Ezaugarri guzti horiek kontutak izan dituzte Gure Etxea elkarteko kideek Artxandako oinezkoen ibilbidea osatzerako orduan.

Proiektua jendarteratzea nahi du elkarteak. Ekarpenak jasotzeko prest dago.

 

 

Gure Etxea auzo elkartea

Trauko 27, solairuartea

gureetxea.auzoelkartea@gmail.com