Gaur, otsailak 5, osteguna, 23:50etik biharko 05:30era bitartean, gutxi gorabehera, errei bat eta aparkalekuak okupatuko dira San Frantzisko kalean, 44. zenbakiaren parean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa beste erreitik bideratuko da.
Antena bat aldatzeko materialak igotzeko okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, 08:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Bilintx kalean, 5. zenbakiaren parean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.