Bilboko Alondegian izango da goi-mailako biltzar zientifikoa. Bertan, profesionalak, pazienteak eta administrazioa egongo dira, minbiziaren inguruko gaiak nola tratatu argitzeko. Leloa hurrengo hau izango da: "Minbizia gaixotasuna baino gehiago da".
Guztion arteko ikuspegia
'BilbaoPraxis Minbizia 2015' ekimenaren xedea ezagutza zientifikoa sustatzea eta osasun-alorreko ikuspegiaren arabera (medikuak, erizainak, farmazialariak, biologoak, dentistak, albaitariak, etab.) horretan inplikatuta dauden guztiak batzea, ahalbideratzea eta partekatzea hurrengo eragileen artean: pazienteak; familiak; zaintzaileak; Administrazioa; elkargo profesionalak; gure gizartean garrantzia handiena duten minbiziak ikertzeko sozietate zientifikoak, eta abar.
Biltzarraren gai-arloak minbizi ohikoenetan bildu dira, esate baterako, bularrekoa, kolon eta uzkikoa, biriketakoa, genitourinarioa, onkohematologikoa eta ahokoa. Gainera, osasunaren prebentzioaren eta sustapenaren nahiz diagnostiko goiztiarraren eta tratamendu espezializatuaren ikuspegiaren arabera horiek jorratu behar direla kontuan hartu da.
Biltzarraren interes bereziko beste alor batzuk osasunaren ekonomia, deontologia medikoa, minaren tratamendua, zainketa aringarriak, bizkortzea eta laguntza psikosoziala dira. Ildo honetan, onkologoen, arreta espezializatuko eta lehen mailako arretako medikuen, erizainen, pazienteen eta zaintzaileen jarduerak txertatuko dira bertan.
Pazienteek jendeari irekitako programa espezifikoa izango dutela nabarmendu behar da, hitzaldiak eta beste jarduera batzuk barne. Adibidez, AECCrekin batera, larruazalean dagoen melanina-kopurua neurtu ahal izango dute.
Azkunari omenaldia
Inaugurazioaren hitzaldian hurrengo doktore biei omenaldi bana egitea aurreikusi da gaixotasunaren aurka eramandako borrokarengatik eta minbizidun pazienteei buruz dugun irudia normalizatzeko eskainitako ereduarengatik: alde batetik, Iñaki Azkuna Bilboko Alkate-ohia; eta bestetik, Albert Jovell, ACMBren pazienteen ataleko lehenengo lehendakaria.
Erreferentziazko adituak
Biltzar honetan, Estatuan minbiziaren aurkako borrokan erreferentzia diren osasun-alorreko adituak bilduko dira. Besteak beste, hurrengo hauek egongo dira: Josep Borras doktorea, Osasun Ministerioaren Estatuko Osasun Sisteman (SNS) Minbiziaren Estrategiaren Estatuko Batzordearen koordinatzaile zientifikoa; Javier Cortes, Bularreko eta Melanomako minbizirako programaren burua Bartzelonako Vall d'Hebron Ospitalean; Pilar Garrido doktorea, Onkologia Medikoko Espainiako Sozietatearen Lehendakaria; eta Alvaro Urbano, ICMHOren (Hematologia eta Onkologia Institutuaren) zuzendaria Bartzelonako Ospitale Klinikoan.