Turismoak gora egin du Bilbon 2014an

uriola.eus 2015ko ots. 5a, 14:00
Bilbao Turismo

Nazioarteko turisten sarrerak %3,57 gehitu dira eta, nagusiki, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batutik hurbildu dira. Bizkaiko hiriburuak 1.443.407 ostatu-gau izan ditu eta batez beste egonaldien egun-kopurua bitik gorakoa izan da abuztuan eta irailean.

[Datuak]

Bilbok bere nazioarteko irudi eta proiekzioa finkatu du. Joan den urteko turismo-balantzeak Bizkaiko hiriburua astialdi eta negozioko jomuga bezala kokatzen du. Bertan nazioarteko turistaren profilak garrantzi berezia du; 307.584 sarrera erregistratu dira, beraz, 2013. urteko datuekiko %3,57 hazi da.

Jatorrien arabera, Frantziatik datozen pertsonak azpimarra daitezke, merkatu hurbila baita eta turismo-sustapenaren arloan lankidetza-hitzarmenak sinatuak baitaude. Horren atzetik Alemania eta Erresuma Batua ageri dira. Izan ere, bai azoka profesional eta helmugaren aurkezpen-jardunaldien mailan, bai Famtripei (helmugara hurbiltzeko bidaiak) dagokienez; Bilbao Turismok sustapen-jarduerarik gehienak horietan burutzen ditu.

Estatutik etorritako turismoaren portaerari buruz, zuzenean krisi ekonomikoak jo ostean, 2013. eta 2012. urteetan joera beheranzkoa izan arren, ekitaldi honetan aldaketa arina hauteman da. 2014. urtean sarrerek puntu erdi egin dute gora nazio mailan eta 434.861ean kokatu da. Madrilgoek eta kataluniarrek estatuko turisten rankingean lehenengo tokiak hartzen dituzte eta beste urtebetez merkatu igorle nagusi bezala mantentzen dira.

Sarrerak airez eta itsasoz

2014ko itsas bidaien denboraldia arrakasta historikoz amaitu da. 58 bidaiari-itsasontzi iritsi dira Bilboko Portura, 2013ko 44 itsasontzien aldean. Guztira 80.161 pertsonak egin du eskala, hau da, aurreko denboraldiarekiko %43k. Bilbao Turismok Bizkaiko hiriburura konpainien autobusetan iristen diren pertsonentzat zerbitzu berezia eskaintzeaz gain, halaber, funtsezko uneetan itsas bidaiak iritsi direnean Portuko Agintaritzarekin koordinatu eta planifikatu ditu. Adibidez, joan den maiatzean bi egunetan zortzi itsas bidaia iritsi zirenean.

Bidaiarien sarrera-kopuru ona aireportuan ere sentitu da. Bilboko terminalak 4.015.352 bidaiari erregistratu ditu, hain zuzen ere, 2013. urtean baino 200 mila pertsona gehiago.

1.443.407 ostatu-gau, mugarri berria hirian

2014. urtean errekor berria izan da ostatu-gauen arloan. Joan den urtean hiriko ostatuetan 1.443.407 erregistratu ziren. Zifra horretatik beste aldagai garrantzitsu bat lor daiteke Bilboko turismo-abagunean: batez besteko egonaldia 1,94 gauetan kokatu da, nahiz eta abuztuan eta irailean bi egunen muga gainditu, nagusiki, FIBAko 2014ko Saskibaloiko Munduko Kopagatik, Aste Nagusiagatik eta udako oporrengatik. Beraz, hiri-astialdiko helmuga bezala finkatzen gaitu.

Azoka eta jardunaldi profesionalak, turistak lortzeko tresna estrategikoa

Bilbao Turismok urtea itxi du herrialde eta hiri desberdinetan 34 sustapen-azoka eta -jardunalditan parte hartu ondoren. Nolanahi ere, hirian eta Bizkaiko lurraldean MICE turismo eta industria garatzeko garrantziarengatik hautatu dira. Ildo horri jarraiki, eskandinaviar merkatuan, Alemanian, garatzeko bidean dauden herrialdeetan, Italian eta Frantzian sektorearen zita nagusietara joan da. Gauza bera gertatu da estatuko erreferentzia-ekitaldiekin. 

Azokak merkataritza-eragiketetarako gune nagusiak dira, eskaintza eta eskaera espezializatuak elkartzen baitira. Ildo horri eutsiz, Bilbao Turismok 1.400 kontaktu profesional baino gehiago izan ditu, Bilbo-Bizkaian turismoaren merkatua dinamizatu eta bultzatzeko.

FAMTRIP eta FAMPRESS, helmuga hurbiltzea

Turismo-sustatzaileak, bidaia-agentziak, kazetariak Famtrip eta Fampress (helmugara hurbiltzeko bidaiak) izenekoen profil profesional nagusiak dira. Horien helburu garrantzitsuena hiriko baliabide turistikoak bertan ezagutzea da, ondoren merkaturatu ahal izateko. Joan den urtean Bilbao Turismok 16 Famtrip antolatu zituen ehun bat eragilerekin. 14  herrialdetatik etorri ziren. Halaber, 46 Fampress izan ziren nazioarteko 105 kazetarirekin. Horien erreportajeek gutxi gorabehera 9.632.794 euroko eragina dute.

Bilbo-Bizkaia Turismo Bulego berriaren arrakasta

Plaza Biribileko Terminus eraikinean kokagune berria irekitzearekin Bilboko turismo-bulegoek banaketa berria izan dute eta bisitari gehiago (387.846 pertsona, hau da, %35 gehiago) hurbildu dira.  Gainera, guztira 8.100 kontsultari erantzun zaio telefonoz, mailez, web orriaren bitartez… Ordutegi zabala eta kokapen bikaina oinarrizkoak dira, zerbitzu-maila horietaraino iristeko.

Bulegoa helmugan turistak aholkatu eta orientatzera bideratuta dago, baina Bilboko hiritarrentzat ere erreferentziazko puntu bihurtu da eta komunikabideen, turismo-eragileen eta inguruko erkidegoen interesa suspertu du, diseinua erakargarria baita eta ekitaldiak sustatu nahiz aurkezteko aukera paregabeak eskaintzen baititu. Hala, Bilboko Turismo Bulegoak, gure inguruneko beste hiri batzuekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen esparruan, joan den udan Santanderko hirian egin zen Bela Mundiala eta Donostiako Zinemaldiaren 62. edizioa aurkeztu zituen. Era berean, 2014ko udaberritik Saskibaloiko Munduko Kopa amaitu zenera arte, sustatzeko eta zaletuei arreta eskaintzeko gune nagusi izan da.