Umorea helduko da Arriagara 'Erdibana' komediarekin

uriola.eus 2015ko ots. 6a, 09:50

Jordi Sanchezen eta Pep Anton Gomezen antzezlana da, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean. Emanaldia igandean, otsailaren 8an, ikusi ahal izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Igande arratsaldea alai datorkigu. Bai behintzat Jordi Sanchezek eta Pep Anton Gomezek idatzi duten, eta telebistako serie askotan parte hartzeagatik oso ezagunak diren Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza antzezle euskaldunak protagonista dituen Erdibana komediaren emanaldiaz gozatzera Arriaga Antzokira (19:00) joatea erabakitzen duten ikus-entzuleen arratsaldea.

Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako Erdibana lana, itxuraz oso bereziak diren baina ikus-entzuleek oso gertuko eta identifikatzeko erraz sentituko dituzten pertsonaiak erakusten dituen komedia lehergarria da.

Antzezlanak zera kontatzen du: bada ama bat jada urteetan sartua, enbolia ta gripearekin, baina hiltzeko oso gogo gutxi dituena. 45 urteko semea dauka, hondatzen ari den empresa baten jabea. Gainera, bera zaintzeaz arduratzen den 38 urteko beste seme bat ere badu: egunero bainua hartzeko laguntzen dio, orraztu ere egiten du… baina baita ia ia hil ere. Jehovaren lekuko batek asteazkenero bisitatzen ditu, kontu libreta asko dauzka baina aurreztuta oso diru gutxi.  Etxe baten jabe dira, baina derrigorrean saldu beharrean aurkitzen dira eta gau luze baten erdian, konta ezin diren sekretuak agertzen joango dira.

Sarrerak 7 eta 16 euro bitartean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian