Bilbobusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic - FC Barcelona taldeen partida dela eta

uriola.eus 2015ko ots. 6a, 09:30

Datorren igandean, otsailak 8, Athletic eta FC Barcelona taldeek 21:00etan jokatuko duten Ligako partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.

Azken irteerak

28. lineak (Uribarri /altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

- Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 23:00 – 23:10etan.

- Altamirarantz,Sabino Araneko 34tik: 23:10etan.

38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

- Termibusetik:   23:00 – 23:10etan.

56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

- Jesusen Bihotzetik: 23:00 – 23:10etan.

62. lineak (San Mames/ Arabella) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

- Jesusen Bihotzetik: 23:00 – 23:10etan.