Maki Na Kamuraren 'Horizon, rainbow and horizon' Bilbao Arten ikusgai

uriola.eus 2015ko ots. 9a, 08:00

Japoniako kultura Bilbao Artez jabetuko da hilabete honetan pintura-erakusketa batez eta Hitoshi Matsumoto eta Kenji Mizoguchi zuzendariei zuzendutako zine-ziklo banaz. Ekoizpen artistikoko zentroan, Berlinen finkatuta dagoen Maki Na Kamura margolari japoniar kotizatuaren 'Horizon, rainbow and horizon' ('Zerumuga, ortzadarra eta zerumuga') izenburuko erakusketa izango da ikusgai.

Kolorez betetako bere paisaia zirraragarriek Urazurrutia 32ko erakusketa-aretoa beteko dute martxoaren 6ra arte. Erakusketa ostiralean inauguratu zuteneta publikoarentzat  irekita egongo da erakusketa-gelan, 17:30etatik 20:30etara bitartean astelehenik ostiralera.

Bilbao Arteren erakusketan, 2014. urteko GiL seriearen ('Geometrie in Landschaftdarstellungen' / 'Geometria paisaiaren irudikapenetan') bi olio aurkeztuko dira, eta urte bereko LD seriearen ('Landschaft-darstellungen' / 'Paisaien irudikapenak') beste olio batzuk ere bai, Jean-François Millet egilearen 1857ko hiru Buruxkariak siluetaren inguruan.

Maki Na Kamura margolariaren obra piktorikoa norberaren irudimenetik sortzen da, ez da lehenago existitu zenaren edo gaur existitzen denaren irudikapena, irudi gisa eratzeko prozesuan bertan agertzen baita. "Maki Na Kamurak honela definitzen du pintura: irudiei emozioa emanez gogobetetasuna topatzen saiatzen den artista kontentagaitzak egindako ahalegina da. Itxuren eta haiek interpretatzeko zailtasunen kontra, Maki Na Kamuraren poesia piktorikoak ahalmen espiritual sakona dauka: haren margotze-lanaren subjektua da pintura", azaldu du Kosme de Barañanok, erakusketaren komisarioa.

"Paisaiak poesia-liburuak bezalakoak dira; eta bertan, emozioak, ukimenak, zentzuek eta memoriak lurpeko sustraia berrosatzen dute, funtsean, mapa berria eratzen. Zuhaitzaren adarrak aurrez itxuratzen dituen pikondoaren sustraiaren moduan, paisaiaren historiaren barrenera so egiten du, eta handik irudi berri bat ematen digu", nabarmendu du Barañanok.

Erakusketarako aukeratu duen izenburuaz, artistak bere burua definitu du. "Zerumuga hor dago soilik noizbait margolari batek irudikatu zuelako. Hala, zerumuga, ortzadarra eta zerumuga konbinazioa ez da ezinezkoa", baieztatu du Na Kamurak, Berlinen finkatutako margolari japoniarra. 

 

Pintura-erakusketaren osagarri japoniako zinea

Bilbao Artek Japoniako zazpigarren arteko bi izen handiri eskainitako bi zine-ziklo bana antolatu du otsailean: Kenji Mizoguchi eta Hitoshi Matsumotori eskainitakoak.

Kenji Mizoguchi (Tokio, 1898 - Kioto, 1957) 70 film baino gehiago egin zituen 20. eta 30. hamarkadetan baina gudaren ondorio bezala bere lan gehienak desagertu ziren. Mizoguchiren biografia kontrako gertakariz, deserriratze eta minez beterik egonik, ezohiko osotasun sentsasioaz aurre egingo dio bere bizitzaren amaierari. Gogor astindua izan den, eta okupazio indarrengatik kontrolatua dagoen Japonen, erru eta frustrazio sentimendu bat da nagusi giroan. Japoneko zuzendarien artean, bere film bilduma ospetsuetan, emakumeen figura hobekien aldarrikatuko duena.

Mizoguchik 50. hamarkadan bere filme ospetsuenak egingo ditu: La señorita Oyu-tik, La emperatriz Yang Kwei Fei-ra, ziklo honetan gatibu eta armarik gabe dagoen nazio baten oraina eta iragana isladatzen da, zein bere nortasunari uko ez  egiteagaitik bere burua berasmatu behar izango du.

Proiekzioak:

- Otsailak 18, 19:00etan El intendente Sansho (Japonia, 1954, 120 min.)

- Otsailak 19, 19:00etan. La mujer crucificada (Japonia, 1954, 83 min.)

- Otsailak 26, 19:00etan. La emperatriz Yang Kwei Fei (Japonia, 1955, 98 min.)

 

Hitoshi Matsumoto "erreferentziako, karisma eta nortasun bereziko komiko bat da Japonian" dela esaten da. 2007an, formalismo guztien gainetik dagoen umorearen ikuspegi bereziaren metodo iraultzailea aplikatzen du zinema munduan bere film debutean: Big Man Japan. Hau eta gero, Symbol (2009) eta Scabbard Samurai (2011) filmak egingo ditu.

Guztiak bateratzean izendatzaile komuna azaltzen da. Zalantzan jarri ahal dena zalantzan jartzea, klixeak apurtzea eta portaeraren misterioetan sakontzea, besteek hitz hutsak esaten eta keinu irmoak egiten duten egokieretan irribarre ahal eginez.

Ia ezezaguna hemen, bere jatorriko herrialdean ospetsua izanda, Matsumoto Bilbora heltzen da ihes egiten dizkiguten Japoniaren orainaldiaren adierazpenei atea parez irekitzeko. Matsumotorekin, zerbait honek, umoreari eta adimenari buruz asko daki.

Proiekzioak:

- Otsailak 20, 19:00etan. Symbol (Japonia, 2009. 93 min.)

- Otsailak 27, 19:00etan. Scabbard Samurai (Japonia, 2011. 103 min.)