27 metroko altueratik dantzatutako aurreskua 2014ko 'Txirenada' onena

uriola.eus 2015ko ots. 9a, 12:11

Salbe zubian kokatutako plataforman Alberto Dueñasek dantzatutako aurreskua izendatu du Farolin eta Zaranbolasen Ordenak iazko 'Txirenada' onena, bere "originaltasuna, zorokeria eta bitxikeriagatik".

2014ko irailean, Red Bull Cliff Diving World Seriesen baitan, 52.000 ikusleren begiradapean, dantzatu zuen Alberto Dueñasek aurreskua, gero jauzilariek lehiarako erabili zuten plataformatik. 27 metroko altuerara kokatuta zegoen plataformatik.

"Izugarria" izan zen Farolin eta Zaranbolasen Ordenaren arabera Dueñasen aurreskua. Gainera, YouTube plataforman, fenomeno "viral" bilakatu zen aurreskuaren bideoek "milioika ikustaldi" lortzean.

1984tik izan diren Farolin eta Zaranbolasek hautatzen dute urtero 'Txirenada' onena.

 

Bideoa: pitiiihtc