Ahoz batez erabaki du Jose Manuel Caballero Bonald, Pere Gimferrer, Manuel Longares, Elena Ramirez eta Rosa Regasek osatu duten epaimahaiak 2015eko Biblioteca Breve saria Fernando Marias idazle bilbotarrari ematea. Epaimahaiak azpimarratu duenez, "har eta buru-argitasun artean" Marias gai izan da "memoriaren eta itzalen bitartez bere identitatearen bila dabilen aitaren ibilbideari heltzeko".
Fernando Mariasek (Bilbo, 1958) 30.000 euro poltsikoratuko ditu 2015eko Biblioteca Breve sariarekin.
'La isla del padre' eleberria martxoaren hasieran helduko da saltokietara Seix Barral argitaletxearen eskutik.