Tracking Bilbao bigarren saiorako prest

uriola.eus 2015ko ots. 9a, 16:05

Kultura digitala ardatz hartuta, diziplina anitzeko Tracking Bilbao jaialdia hazi egin da Bilbon. Horrela, jardunaldien bigarren saioak ez du epizentro bakarra izango, zenbait egoitza baizik. Gaur hasita, larunbatera arteko egitaraua osatu dute. 

Jaialdiaren gai nagusiarekin lotutako hainbat jarduera izango dira Tracking Bilbaoren 2. saioan, besteak beste, mahai-inguruak, proiekzioak, hizketaldiak, klase magistralak, aurkezpenak, ekintzak, antzezpenak eta kontzertua.

Horrez gain, gonbidatu espezializatuak izango dira, finkatutakoak zein talentu berriak, teorialariak eta sortzaileak, baliabide askoren arteko gurutzaketa eta sarea inspirazio iturri eta agente banatzaile gisa erabiltzearen isla direnak.

 

Otsailak 9 astelehena - TRACKING BILBAO 2015

CARLO PADIAL. Taller Capuchoc, proiekzioa, 18:30etan Bilborocken
Taller Capuchoc literatur tailerrak diren mundu izugarriaren inguruko satira-komedia bat da, Mi loco Erasmus-en aurkezten zuen ikus-entzunezko estilo subertsiboarekin eginda. Film hau izanda Carlo Padialen lehenengoa (2012ko Sitgeseko Nazioarteko Festibala, sail ofizialaren barne, Noves visions kategorian). Neurriak diren bideekin, Taller Capuchoc saiatzen da, era umoretsu, arduragarri eta berriztatzaile batetan, XXI. mendeko Bartzelonako idazle baten bizitzaren irudia adierazten. Idazlan prozesuarekin erlazionatutako larritasuna eta lotura eza, bere barne borroka eta idazlearen egoera ezberdinak. Gainera, Miguel Nogueraren lehenengo filma da protagonista bezala. Umorista honek, Ultrashow-ren sortzailea da, hala nola espainiar 'Umore-ondorengo kultu umorista', non mugimendu honen barne baita ere aurkitzen dugu Carlo Pardial bera, beste sortzaileen artean.
Doako sarrera lekua bete arte.

 

MIGUEL NOGUERA. Fotos del móvil, capturas de pantalla y afectos, 20:00etan Bilborocken
Hitzaldi hau, liburuan eta ikuskizunean azaltzen ditudan burutazioen oinarri izan diren irudi batzutaz moldatzen da. "Gehienetan nire inguruan ikusitako zerbaitetatik sortzen dira, hori dela eta argazki dezaket eta komentatu ere. Baita ere hitz egingo dut zer motatako sentimendu formalak eramaten didaten idazten dudana idaztera".
Doako sarrera lekua bete arte.

 

VENGA MONJAS. CHILLIN’ YOUTUBES WITH THE PÍPOL, 21:30ean Bilborocken
"Esteban eta Xavi gara, Venga Monjasek, eta edozein gizaki mentalki osasuntsu bezala, YouTubeko loturarik gabeko bideoekin barre egitea izugarri gustatzen zaigu. Ekitaldi honetan, bideorik bortitzenak erakustera gatoz zuzenean hauetaz aritzeko. Bilborekin hauetaz mintzatzeko".
Doako sarrera lekua bete arte.

 

Tracking Bilbao