Bilbobusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic-Espanyol taldeen arteko partida dela eta

uriola.eus 2015ko ots. 10a, 09:00

Bihar, otsailak 11, asteazkena, Athletic eta Espanyol taldeek 22:00etan jokatuko duten Errege Kopako final erdietako joaneko partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren. 

Azken irteerak

28. lineak (Uribarri /altamira)honela luzatuko du irteera-ordutegia:

- Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 24:00 – 24:10etan.

- Altamirarantz,Sabino Araneko 34tik: 24:10etan.

38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

- Termibusetik:   24:00 – 24:10etan.

56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

- Jesusen Bihotzetik: 24:00 – 24:10etan.

62. lineak (San Mames/ Arabella) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

- Jesusen Bihotzetik: 24:00 – 24:10etan.