Hainbat ikuskizunen artean Ben Watten Kontzertua eskainiko du Alondegiak

uriola.eus 2015ko ots. 10a, 09:30

Datorren ostiralean, otsailak 13an, Ben Watt musikariak estatu mailan emango dituen bi kontzertuetako bat eskainiko du Alondegian. Everything But The Girlen 20 urte eman ondoren eta beste 10 DJ ospetsu eta Buzzin Fly diskoetxearen jabe lanetan egin eta gero, joan den urtean jakinarazi zuen Ben Wattek dena bere horretan uzten zuela sortze lan handiz burututako bi proiektuetan murgiltzeko.  

Hauetako proiektu bat 'Romany & Tom' izenburua duen bere bigarren liburua izan zen eta 'Hendra' da bigarrena, 30 urteko musikari karreran bakarka egin duen lehenengo diskoa.

Folk rock diskoa litzateke hau Ben "words and music"-en hitzetan.  Londres eta Berlin artean grabatutako disko honetan garrantzi handiko bi pertsonaiek hartu dute parte. Suedeko Bernard Butler gitarra jotzailea eta  Ewan Pearsonen produkzio lana.

Hori izango da Alondegiak urte honetako lehenengo seihilekorako prestatu dituen hainbat kontzertu eta zuzeneko arte ikuskizunetako bat.

Horrez gain, bihar asteazkena, Danza. DUO ikuskizuna egongo da Sonia Gomes & Idurre Azkuerekin.

Bi ikuskizun hauetarako sarrerak Infopuntua edo Alondegiaren webgunean daude salgai.

Hurrengo hilabeteetako zenbait ikuskizun

Musika

03/13 – Tulsa kontzertua. Urpeko musika. 

05/15 – Hidrogenesse kontzertua. (ZIURTATU GABE)

06/19 – Badbadnogood  kontzertua – Sarreran

Zuzeneko artea

02/12 –  Dantza. DUO.Sonia Gomes & Idurre Azkue

02/28 – Dantza – Matarile Teatroa – Staying alive

03/12 – Amphitryon. Olatz de Andres

04/27 –'Kri kra kro' Mitusu Ikuskizuna

05/14 – Amphitryon. 'Horman Poster'

05/25tik 31ra bitartean – 3,2,1